XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina Ludwig, haren atzean jartzen dena, egun hartan bertan hasi zitzaion tripontzi deitzen.

Eta geroztik Hannok beldurra dio eskolari.

Etxean gelditu nahiago luke.

Baina ez diote uzten.

- Ongi pasa, Hanno! - diotsa amak.

Ateraino lagundu eta hantxe agurtzen du.

Astiro, oso astiro, ekiten dio Hannok bideari.

Kalea zeharkatzen du, gero parkea, eskolako baratza pasa eta ikasgelara heltzen da.

- Tripontzi hemen dugu! - oihu egiten du Ludwig-ek.

Haur pare batzuk barre egiten dute, eta Ludwig hurbiltzen zaio Hannori eta aulki luzearen aurka bultzatzen du.

Hannok gustora bultzatuko luke bestea.

Edo ostiko bat emango lioke.

Baina ez da ausartzen.

Ludwig bera baino sendoago dela pentsatzen du, eta adiskide asko ditu laguntzeko.

Hannok ez du adiskiderik.